XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bost orduro galtzen da espezie bat.

Jeroglifikoa

Non bizi zara?

Txisteak

Aita-semeak ileapaindegira

Hantxe sartu dira gizona eta haurra ileapaindegira:

- Asko itxaron behar al dugu?

- Ez lasai.

- Bost minutu besterik ez!

Bizarginak aurreko bezeroarekin bukatu eta:

- Norekin hasiko naiz?

- Nirekin.

- Semeari gero moztuko diozu.

Aurrekoarekin bukatu, umea aulkian eseri eta gizonak:

- Axola ez bazaizu, hemendik hamar minutura itzuliko naiz, bitartean etapa ikusi nahi dut eta.

Gizona atera bai, baina ez itzultzen ordea!

Bizarginak haurrarekin bukatu eta handik ordubetera:

- Aizu, baina zure aitak ez al du itzuli behar edo?

- Nire aita?

- Hori ez zen nire aita.

- Eskolatik atera naizenean inguratu eta zera esan dit: nahi al duzu ilea dohainik moztu?

Sei hilabete bizitzeko

Medikuak gure gizonari dinotso, sei hilabete bizitzeko aukera soila duela, eta orduan:

- Mediku jauna, zer egin dezaket...?

- Lehenengo zure ondasuna txiroen artean banatu; gero basoko etxola batera bizi izatera joan, eta azkenez, bederatzi ume txiki dituen emakume batekin ezkondu.

- Eta holan, luzeago bizi izango naiz...?

- Ez.

- Baina zure bizitzako sei hilabeterik luzeenak izango dituzu.

Gure seme gaztea Eskola Nagusiko ikasketak hasteko joan zenean, nire senarra burua nire altzoan jarrita etzanaulkian zetzala, betaurrekoak kendu nizkion poliki, eta hauxe esan nion:

- Badakizu, maite horrek...?

- Betaurreko barik, ezkondu nintzeneko gazte ederra ematen duzu.

- Maitea irribarrez berak betaurreko barik, oso polita ikusten zaitut oraindik.